Cinturon de Hierro - Burdin Hesia
Search
Login
EspañolEuskara
  • Hasiera
    • Lege Oharra
    • Webguneko Mapa
    • Harremana
  • Katalogazioa
  • Burdin Hesiaren Gune Historikoa
    • Burdin Hesiaren Haustura
    • Punta Lucero
    • Mendibe-Areneburu
    • Kamaraka-Goikogana
    • Lujar
    • Zeberio
  • Gotorleku Erkidegoa
    • Bloga
    • Elkarte laguntzaileak
  • Estekak
  • Ikastetxeak
  • Saibigain Aldizkaria
  • Hasiera
    • Lege Oharra
    • Webguneko Mapa
    • Harremana
  • Katalogazioa
  • Burdin Hesiaren Gune Historikoa
    • Burdin Hesiaren Haustura
    • Punta Lucero
    • Mendibe-Areneburu
    • Kamaraka-Goikogana
    • Lujar
    • Zeberio
  • Gotorleku Erkidegoa
    • Bloga
    • Elkarte laguntzaileak
  • Estekak
  • Ikastetxeak
  • Saibigain Aldizkaria
Katalogazioa
Katalogazioa

Mendibe-Areneburu (Fondo Monés, Instituto Cartográfico de Catalunya)

Aurrekariak

[Burtzeñako zentral elektrikoa] [Bilboko portua] [Sondikako aireportua]

Bilboko Babeserako Hesia, Behin behineko Euzkadiko Gobernuak, gaur eguneko Eusko Jaurlaritzak, eraikitako babes lerro bat izan zen. Euzkadiko Gudarosteak defendatzen zituen inguruko hiru fronteen baliabideak agortu arte, emango ziren borroken ondoren (1936/1937 negua), Bilbo eta inguruko herrien segurtasuna bermatzeko asmoz eraiki zen. Portua eta inguruko azpiegiturak (aerodromoak, Burtzeñako zentrala, etab.) bermatzea ezinbestekoa zen gudagizonen logistika geldi ez zedin eta herriko jenteak ez zezan ezeren falta izan. Bizkaiko Defentsa Junta-tik zetorren ideia Jose Echevarria Novoa zen gobernadore zibilaren eskutik eta Iparraldeko Gudaroste Estatu Nagusiko buruzagia zen Francisco Ciutat tenientearen eskutik. Lehen Euzkadiko Gobernuaren Lehendakaria izan zen Jose Antonio Aguirre-ren zuzendaritzapean irudikatu zen proiektua, hasiera 1936-ko Urriaren 9an eman zelarik. Ingenierien komandantea izan zen Alberto Montaud Noguerol-ek diseinatu zuen eta ingenieri kapitain bik eraman zuten egiteran ardura: Pablo Murga eta Alejandro Goicochea. Azken hau urte askotan erretiraturik egon eta gero. Bi hauen traizioak eraikina erdi hilda utzi zuen baina benetan bere apurketa lortu zuena matxinatuen sekulako nagusitasun artileroa eta aire hegazkinena izan zen. 1937-ko Ekainaren 11 eta 12 an, hainbat akats, baliabide falta, gotorlekuen ahultasuna eta batez ere baliabide faltaren erruz apurketa heldu zen. Matxinatuen prentsak "Burdin Hesi" bezala bateatu zuen. Bere konkistan matxinatuek hainbat baliabide erabili behar izan zituzten eta elezahar tintura hartu zuen. Eginiko propagandak italiarrak ere eragin zituen eurek ere "Cintura di Ferro" izendatu zutelarik. Garaipeneko sinbolo eratu zen eta bizkor agintariek eraiketa zaintzeko eta ibilaldi turistikoak egiteko politikak jarri zituzten martxan. Hala ere lehengai faltaren larritasunak eramanda laster hasi ziren hormigoizko armaduren burdina ateratzen. Goicoechea bera trenbideen burdinari esker aberaztu zen eta berari eman zioten Burdin Hesiko gotorlekuetan burdina ateratzeko lizentzia. Berarekin batera Valeriano Urruticoechea eta Santiago Fernandez Varona aritu ziren. Gaur egunera oso gotorleku gutxi heldu dira osorik. 1999-an Luis Ruiz de Aguirre-ren desioak jarraituz, bere izena daraman elkarteak Euzkadiko Gudarosteak defenditutako (1936/1937) fronteen ikerketa hasi zuen. Burdin Hesiko barruko lerroa edo baita kanpoko lerroa.

Sancho de Beurko Elkarteak ondare honen egoera eta gizarteak eskatzen zuen eskaria kontutan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Ondare Kulturalaren Zuzendaritza-rekin harremanetan jarri eta gotorleku hauen ikerketa egiteko mandatua jaso zuen. 2008-ko Maiatzaren 7 –an Kltura, Kirol eta Gaztedi bizekontseilariak baimendu zuen proiektu hau. Ikerketa lan hau oraindik dirau, inbentario arloan, gotorlekuak balioan jartzea, udaletxeekin lan zorrotza, persona arruntekin lana, beste elkarte batzuekin eta abar. Lan guzti honen ondorioak espazio historiko ezberdinetan bananduta agertzen zaigu."Hesia"-rekin erlazionaturiko baliabide ezberdiak eskaintzen dituelarik. Euskadi Gerra Zibilan eraikitako gotorlekuei buruz ikerketa egiten zen lehen aldia zelez Eusko Jaurlaritzarekin batera metodologi konkretu bat ezarri zen.

Metodologia

Lantaldea zuzendaritza bat , arlo ezberdinetako koordinadore bi, ikertzaile talde bat, grafia diseinu eta informatikako arduradun bat eta topografía sekzio batez osatu zen. 2008-an lanean hasi zenetik, lan egiteko auaru bi jarraitu dira. Batetik kanpoko lana. Arlo honetan mendira bertara joan eta arraztoak bilatzea eta aurkitzea da. Ordu askotako lana. Bestetik lan dokumental eta historikoa. Garaiko artxibo eta hemeroteka gehienak ikertu eta gero, helburu gehienak lorturik daudela esan dezakegu, nahiz eta garai hartako zenbait material eta planimetria falta diren (1936/1937). Bestalde leku ezberdinetan kokatuta daudelez ordu askotako lana izan da batibat lehen bi urteetan. Artxiboetarako desinterez haundia egon da urteetan zehar Jose Ramon Cruz Mundet-ek ondo esaten duen bezala. Hala ere proiektu hau aurrera atera da taldeko lanari esker. Sancho de Beurko Elkarte-ren gain Eusko Jaurlaritzako Ondare Kulturalaren Zuzendaritzak jarritako konfiantzak beste gotorleku katalogazioekin ezberdintasuna markatzen du. Euskadin egiten den honelako lehenego ikerlan lana delarik. Beste lan batzuekin ezberdintasuna zera da: arkeologi empresak ez daukate artxiboetara joateko joera ezta izendapen militarren erabilerarik. Guzti honen errua arlo hauetan egon den desinterez haundia. Hala ere lan ikusgarriak egin dira bai Madrilen GREFEMA-ren eskutik eta baita Asturias-en ARAMA-ren eskutik. Gerra Zibilan adituak diren ikertzaileak ezinbestekoak dira lan hauek aurrera ateratzeko. Garai hartako gotorlekuak ondo ulertzeko, euren izendatzeko era egokia jakiteko, gero katalogazioa egiterako garaian funtsekoak direlarik jakituri hauek. Bertako jentearen edo beste ikertzaileen eritziak oso garrantzitsuak dira era honetako eraikin militarrak ulertzeko. Adibidez minazulo babeslekuak nola egiten ziren ulertzeko. Elkartea militar izendapenetara joan behar izan da kokapenei izen egokia emateko. Horrela babeslekuei "Abrigo" izendatu zaie. Honela gotorleku guztiekin. Honela gure lana beste lan batzuekin irispide batzuen barruan kokatuta gelditzen da. GEFREMA ata ARAMA-rekin adibidez. Segobiako Ingenieri Akademiako 1936 aurreko eraiketa liburuak ere kontsultatu behar izan dira. Erabilitako hizkuntza egokia ezinbestekoa da.

Sancho de Beurko Elkartearen aldetik esan behar da ikerketa honen barruan ez dugula egin inolako arkeologi lanik. Gaineko ikusketa baino ez. Derrigorrezkoa delako katalogazio lanean. Hala ere zenbait udaletxek lubaki zail batzuk berregin dituzte Laudio eta Berangon adibidez. Berregite hauek egiten ari diren momentuan Ondare kultural Zentroko Teknikoei informatu izan ziren. Bertan ez bait ziren borrokak izan ezta okupazio militarrik ere Gerra Zibilean. Beraz ez daukate leku hauek estratigrafia interesgarririk.

Funtsezko militar fortifikazio kontzeptuak

[Metrailadore habia barbetan] [Lubakiaren eskema] [Tiratzaileren putzua]

Burdin hesiaren diseinua ulertzeko funtsezko kontseptu batzuk argitu behar ditugu. Lerro militar hau jarraipen eta hormigoizko metrailadore habi askoren ingurapenetan oinharriturik dago. Honela metrailadore falta, baliabide falta eta inguru menditsuan oinharrituriko diseinua pentsatu zen. Ezer ez zen gelditu kasualki eginik.

Inguratzearen printzipoa, su intentsitzatea etsaiaren eraso norabidean egitea da ahalik eta min gehien egiteko baliabide gutxi erabiliz. Burdin hesiko metrailadore habien kasuan, su sektoreak, edo tronerak, zabalduta gelditzen ziren erasotzaileei ahalik eta kalte gehien egiteko. Horretarako inguru menditsua aprobetxatu zuten. Hildako lekuetan, ez zeuden metrailadoreen ordez, fusilak jartzea erabaki zen. Honela Hesia lubakietako elemantu aktiboz betetu zen. Gehienak pinu mardulez babesturik eta kasu honenetan hormigoizko lubakietan fusilentzako zuloekin. Honela metrailadorea ezinean zegoenean fusilen suarekin kontrakentzen zen erasoa. Inguru menditsuan inguratze lekuak arma kokaleku deituko ditugu fitxetan, hauek metro gutxitik ehundaka metrora joan ahalko direlarik. Bitarte horretan euskal gudari eta milizianoen fusilak baino ez dira geldituko.

Burdin Hesia eta euskarara itzulpena

Esan dugun bezala hizkuntza oso garrantzitsua iruditu zitzaigun katalogaziorako eta eraikin honen izena nola izan beharko litzatekeen arduraz hartu genuen Elkartean. Urte hauetan udaletxe askok beren ondarea berrezkuratu era berregin nahi izan dute, adibidez Gipuzkoako Artxibo Orokorrarekin harreman estua egon da, Indalecio Ojangurenen argazkiak katalogatzeko. Arazoa izena jartzerakoan zera zen, bakoitzak bere erara deitzen zuelako: Burdinezko gerrikoa, Burdinazko gerrikoa, burdin gerriko, burdin hesi…..eta beste batzuetan Bilbo hitza jarrita egon zatekeen. Guzti hau zela eta beharrezkoa zen izen egoki bat jartzea eraikinari.

"Eguna" egunkarian zegoen gakoa. Bizkaieraz idatzitako garaiko idazlan batean (1937ko Maiatzaren 13) "Bilbao-ko burdinesia" izenaz agertzen da. James Minific ezizenarekin ezaguturiko Estatu Batuetako kazetari baten kronika bat zen. Gaur egun Bilboko Burdin Hesia idatziko litzateke. Hau da hesia "h"rekin. Hau dela eta Euskaltzaindiarekin harremanetan jarri eta euskeraz ofizialki Bilboko Burdin Hesia izena jarri zitzaion. Bidalitako ziurtagirian zera dio:

Mikel Gorrotxategi Nieto, Euskaltzaindiako akademiko eta onomastikako komisioaren idazkaria denak ziurtarzaten du: Onomastika komisioak, hileko biltzarrean, Erderaz "Cinturon de Hierro de Bilbao" deiturikoaren izandapen euskalduna "Bilboko burdin hesia" dela. Bestalako tradukzioak, Bilboko gerrikoa, nahiz eta erabilia izan, ez direla aproposak eta Bilboko Burdin Hesia "Eguna" egunkariak erabilia izan zuela garai haietan. Bilbon, 2012 ko Urtarrilak 27.

Guzti hau dela eta Sancho de Beurko Elkarteak bere lan guztietan eraikin militar hau Bilboko Burdin Hesia izenpean erabiltzea erabaki du. Era berean interesatu guztieei izen hau erabiltzeko gomendioa egiten diolarik.

Euskaltzaindiak argitaratutako dokumentua eskuratu

Kronikaren itzulpena eskuratu

Burdin Hesiko antolaketa

[Burdin Hesiko antolaketa] [Defentsarako agindu orokorra (Sabino Arana Fundazioa)]

Burdin hesiaren diseinua Alberto Montaud Noguerol ingenierien komandantearen esku gelditu zen. Berak antolatu zuen beraz lerro defentsiboa sektore, behesektore, erresistentzi antolaketa gune,errezelez….eta abar. Antolaketa militarra da, zeren eta Hesiak beste antolaketa ez militar bat era bait zuen. Eraikitze antolaketa. Montaudentzat ez zen erreza sektore, behesektore edo erresistentzi gune bakoitza mugatzea. Guzti hau Goicoechea kapitainari 1936 Azaroan bidalitako dokumento batean frogatzen da. 1937ko maiatzaren 13rarte Burdin Hesiko antolaketa ez zen izan definitua. Txosten horren izena "Bilboko Berehalako Defentsa" zen.

Txosten hau Aguirre Lehendakariak eskaturik egin zen, Hesian borrokatu behar zen momentuaren arduraz zegoelako. Gudari eta milizianoak eraginkortasunez jokatzeko asmoarekin. Txostena bi erainskinetan bananduta dago. Lehen erainskina: Defentsa Orokorreko Aginduaren Eskema. Hesiaren antolaketa sektoreetan banatzen du. Era berean hauek behesektoreetan, erresistentzi guneetan, errezeletan… eta defentsarako egokien azaltzen duena dela uste du. Bigarren erainskina: Okupazio Orokorreko Aginduaren eskema. Hemen gudagizonek hesian edukiko duten kokapena azaltzen da. Lehenago esandako sektoreetatik fronte zatikatuetara pasatuz. Dela gutxi euskal gudarostean sorturiko bost dibisio berrien kokapena ulertzeko aproposagoa da. Momentu honetatik aurrera bost fronte zatikatuetan geldituko da. Hala ere erainkin hau ezinezkoa dirudi arrazoi hauegaitik: hauetariko dibisio batzuk jada murrizturik zeuden eta ezinezkoa zuten Montauden kokapenak betetzea. Bestalde metrailadore eta beste era bateko armen falta ere eragozpen haundia zen. Txosten honetan begiratze kokaleku, agintarien toki, eta beste era batzuetako eraikinak ere azaltzen ditu Montaudek. Hala ere ez ziren ia eraiki halako eraikin militarrik. Ez nahasteko hemen sektore, behesektore, errezel eta erresistentzi guneei buruz hitzegingo dugu. Gainerako guztiak Ondare kultural Zentruarekin landuko ditugu aparte. Beraz Burdin Hesiko sektoreak hurrengoak ziren:

1. SEKTOREA. Muskiz-en dagoen Barbadun erreka bukatzen den tokitik eta Zierbenako Punta Lucerotik hasi eta Galdames-tik Castaños erako biderarte (Galdames) dihoana da. Era berean hau bi behesektoretan banatzen da, iparraldekoa eta hegoaldekoa, bien artean Pico Ventana gelditzen delarik.

Iparraldeko behesektorea
Punta Luceron daukalarik erresistentzi gune edo antolaketa gunea.
Hegoaldeko behesektorea
Inguru oso menditsua denez, Bilborekin komunikazio txarra daukalez,berez bakarrik defendatu zitekeen gunetzat jo zuten. Gudagizon gutxirekin defendatu zitekeelez , ez zen ezer eraiki hemen.

2. SEKTOREA. Bostetatik izena zeukan bakarra, "Sodupeko antolaketa" deitzen bait zitzaion. Galdames-tik Castaños-erako bideko mendixkatik, Ganekogorta-ko Tillitu solorarte (Okondo) dihoa. Bi antolaketa gunez osatzen da, Sodupekoa eta Gallarraga-Ganekogortakoa.

Sodupeko antolaketa
a. Los Llanos-La Berenilla-Lujar
b. Sodupeko antolaketa gunea
Gallarraga-Ganekogortako antolaketa
Altuera haundiko mendiak zirelez, mendi tontorrak begiratze kokaleku bezala bakarrik erabili ahalko ziren, beraz ez zegoen beste era bateko gotorlekurik eraikitzeko asmorik.

3. SEKTOREA. Ganekogortatik (Okondo) Artetaganerarte (Galdakao) dihoa. Hiru behesektorez konposaturik zegoen, Zollo, Miraballes eta Upo.

Zolloko behesektorea
a. Kamarakako antolaketa defentsiboa edo Larumberrakako zuloa
b. Zolloko antolaketa gunea
c. Gazteluzar-Kamaraka-Goikoganako errezela
d. Larumberraka sakaneko errezela
Miraballesko behesektorea
a. Euren arteko ingurapen erresistentzi gune
b. Herria zeharkatzen eta irute lantegiak sartuz, errezela
c. Axola eta Saldariango erresistentzi guneak
Upoko behesektorea
Mendi gailurretan begiratze kokalekuak eta babesleku haundiak. Upon, Kantara mendian eta San Segismundoko ermitan lubakiak eraiki ziren.

4. SEKTOREA. Artetaganetik (Galdakao) Gaztelumendiko (Larrabetzu) tontortxoraino dihoa. Behesektore bitan bananduta dago, El Gallokoa eta Larrabetzukoa.

El Galloko behesektorea
a. Artetaganeko antolaketa
b. Santa Marinako antolaketa
c. Aldatze-Elejalde-Usenchoro-tik pasatzen dena eta beste antolaketek babesturiko errezela
Larrabetzuko behesektorea
a. Leginako erresistentzi gunea
b. Gaztelumendiko erresistentzi gunea
c. Larrabetzuko errezela

5. SEKTOREA. Luzeena da, bertan Hesiaren apurketa gertatu zen. Gaztelumenditik eta itsasoraino dihoa, lerro eta herri ezberdinetatik pasatuz, Getxo, Sopelana eta Barrika. Hiru antolaketa nagusiz osaturik dago: Arebakarra, Unbe eta Barrikakoa. Eta errezel nagusi bi ditu: Urrustikoa (Gaztelumendi eta Artebakarrako antolaketak batzen ditu) eta Erandiokoa (Unbetik eta Sopelanaraino).

Artebakarrako antolaketa
a. Artebakarrako erresistentzi gunea (Berreagan sostengatzen da)
b. Mantulizko erresistentzi gunea (Gambekan sostengatzen da)
Unbeko antolaketa
San Migueleko ermitako mendixkarekin sarratzen du lerroa eta Artebakarrako antolaketarekin bat egiten du Mantulizen. Erresistentzi gune bat da
Sopelako antolaketa
a. Munarrikolanda-ko erresistentzi gunea
b. Santa Marina-ko erresistentzi gunea
c. Ganes-ko erresistentzi gunea
Urrustiko Errezela
Gaztelumendi eta Artebakarrako antolaketen artetik dirau eta erasotzeko toki aproposa da penditza erosoa daukalako. Berreagan inguratze euskarri puntu bat dauka. Errezel honetan erasotu zuten matxinatuek eta bertan apurtu zen Burdin Hesia 1937ko ekainaren 12an Gaztelumendi eta Urrustiren artean.
Erandioko errezela
Urrustiko errezela baino indartsuagoa da Sopelanako antolaketak egiten dion inguratze euskarriari esker.

Fortifikazio eraiketako tipologia

Burdin Hesian, 1936an emandako matxinadaren aurretik ezagutzen ziren eraikin militarren tipologi guztiak aurkitzen ditugu. Euskadin gerrak urte bat baino gutxiago iraun zuen eta militar eraikuntzak ez ziren egokitu etsaien armak eskatzen zituzten aurrerapenei. Beste fronte batzuetan hau ez zen gertatu. Ingenieri eskoletan ikasitako guztia jarri zen praktikan Hesia eraikitzerako orduan. Kontutan hartu behar dugu Alberto Montaud bera irakasle izan zela Gerrako Goi Eskolan eta bere ezagupenak aurrera atera zituen. Lan honetan araso asko izan zituen, denbora gabezia, baliabide eza, ingenieri militarren falta, militar eraikinetan adituak izaneko pertsonen falta…

Eraikin militar guztiak lubaki batetik hasten dira pertsonen babesa lortzeko. Gero orma bi mamposteriaz, zurez edo hormigoiz eginak. Deskripzio errez honetatik abiatuz era askotako eraikinak sailkatu ditzakegu: armen kokalekuak (metrailadore habiak), abrigoak (babeslekuak), tiratzaile putsuak, parapetoak, hormigoizko ormak edo eta mamposteriako ormak. Begiratze kokalekuak ere sartu ditzakegu hemen. Tipologi ezberdinak daude beraz, eta ondorengo lerroetan zaiatuko gara deskribatzen gaur egunerarte heldu direnak.

Deskribatzen hasi baino arinago materialei buruz mintzatuko gara. Honela hobeto ulertuko ditugu eraikin militar hauen tipología. Pinu enborkiak, lur tepeak, izurturiko metalezko txapak edo hormigoia egiteko zementoa aipagarri dira. Pinuen egurra, tepeak edo metalezko txapak babeslekuen kubiertak egiteko erabili ziren gehienbat. Zenbat eta kantitate gehiago babes gahiago. Manposteria ere oso erabilia izan zen, lubakiak egiterakoan harri asko ateratzen bait zen lurretik. Harri hauek erabiltzen ziren era askotako ormak egiteko, muneak gogortzeko, orma sendoak eraikitzeko… Material oso garrantzitsu bat hormigoia zen. Mortero (area, zementoa eta ura) eta harritxoekin eginikoa, honi armadurak gehitzen zitzaien eta beraz hormigoi armatua egiten zen. Honela eraiki ziren metrailadore habi edo babesleku askoren goikaldeko estalki guztiak. Erresistentzi haundiko materiala delako.

Jarraian erabiliko ditugun izendapenak garaiko militar fortifikazio liburuetatik aterata daude. Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondare Zuzendaritzako teknikariekin batera baimenduriko terminologia da.

Lubakiak

[1. Lubakia] [2. Lubakia]

Fortifikazioa egiterakoan eraikitzen den lehen eta garrantzi haundiko eraiketa. Lurrean eginiko zulo lerroak dira eta bertan kokatzen dira metrailadore habiak, babeslekuak, begiratze kokalekuak, agintari militarren guneak…. Bere funtzioa gudari eta milizianoei babesa ematea da. Bertatik su egin ahal zaio etsaiari babestuta zaudelarik. Lubakiak bitan banatzen dira. Alde batetik borrokarako prest daudenak, hau da lehenbiziko lerroan daudenak, borroka bertatik egiteko prestatuak. Normalean gudagizonarentzat altueratxo bat dauka bertara igo eta tiro egiteko eta atzekaldetik beste batzuk pasatu ahal izateko babesturik. Bestalde komunikazio lubakiak daude. Hauek antolaketako beste kokapenen artean ibiltzeko aproposak dira. Hala ere eraso egiteko behar badira balio dute ere.Lubakiak lerroan, zig zagean, ondekin, angelu ezberdinekin…. jorratuta egon ahal dira. Inguruko orografiak esaten du normalki nola egin behar diren lubakiak. Gehienetan zigzag erara agertzen dira baina Burdin Hesian lerro zuzuenean daude gehienak, eta kontrapenditzan dauden babesleku ezberdinetatik ia beti lerro zuzenean daude.

Abrigo edo babeslekuak

[1. Babeslekua] [2. Babeslekua] [3. Babeslekua] [4. Babeslekua]

Abrigoa etsaiaren erasotik babesteko eraikitako gune bat da. Hegazkinen bonbardaketetatik eta artileriatik babesteko gehienbat. Babesleku hauek bitan banandu behar ditugu: aktiboak eta pasiboak. Babesleku pasiboak bakarrik balio dute babesteko, ez daukate beste helbururik. Burdin Hesian dauden babesleku pasibo gehienak minazulo babestokiak dira. Zulo bat bestarik ez da eta babesa lurrak berak ematen dio. Garai hartan minak egiteko teknologia zegoen eta zuloa harrian , barrena neumatikoak erabiliz egiten zituzten. Barrena ezin bazen erabili pikua eta pala erabiltzen zen. Tamainu ezberdinak dituzte babesleku hauek, batzuk 20 edo 40 metrora heltzen direlarik. Lubakian bertan eginiko babeslekuak ere badaude, orma manposteriaz eginik eta goikaldea hormigoiz eztaldurik. Bertan barruan babestuta zeudelarik, kasu batzuetan, etsaia begiratu ahal zuten periskopioa ateraz goikaldeko zulo batetik. Hauetan eskuadra bat babesteko gai den tamainakoak izaten ziren. Bestalde babesleku aktiboak babestetik aparte su egiteko ere prestaturik daude, tiro egiteko zuloekin. Tirokatu ahal daitekeen eraikinak dira fusilarentzat zuloz betetako ormak dituelarik. Hauek ere hainbat daude Burdin Hesian.

Metrailadore habiak

[1. Metrailadore habia] [2. Metrailadore habia] [Metrailadore habia]

Metrailadore habia, izenak dioen bezala metrailadorea kokatzen zuten tokiaren izena da. Habi hauek babesleku pasibo bat eduki dezakete itzatzita tiratzailea eta materialek babesteko asmoz. Metrailadore zerbitzariei ahalik eta babes gehien emateko erikiak daude habi hauek. Zulo haundi bat daukate tronera deiturikoa, bertatik egiten da su. Metrailadorea meseta deiturikoaren gainean kokatzen da, eta honen azpian gehienetan egoten da lehen aipaturiko babeslekua.

Beste fronte batzuetako habiekin konparaturik, ezberdintasuna Burdin hesikoak zulo edo tronera haundia daukatela da. Eta babesleku pasiboa daukatela mesetaren azpikaldean. Honela eraso indartsu bati aurre egiteko babesleu honetan sartu ahal ziren eta erasoa mantsotzean berriz metrailadorearekin su egin.

Tronera hauen tamaina ain haundia izatea bi arrazoigaitik ematen da: Alde batetik inguru menditsuan toki asko geditzen bait dira erdi tiro lerro gabe. Beraz zulo handiarekin tiro lerro haundiagoa tiratzailearentzat. Tronera hauen zabalerak ondorioz meseta ere zabala izatea ekartzen zuen. Honela Euzkadiko Gudarosteak zituen edozein motatako metrailadoreak kokatu ahal zitezkeen. Ormak askotan mamposteriz eginikoak ziren, honela hormigoia aurreztea lortuz. Goikaldeak hormigoi armatuz eginik egoten ziren eta hauek aste bi inguruko denbora behar zuten bukatzeko. Hormigoia gogortzeko.

Indarturiko baserriak

[Indarturiko baserria]

Metrailadore habien barruan, baserrien barruan eraikita daudenak aipatuko ditugu. Baserrien ormetan eraikitako metrailadore habiak bertatik tirokatzea usten dute. Gure egunetara Sarrikolea (Larrabetzu) baserrikoa bakarrik heldu zaigu. Baserriko gortan kokaturikoa da eta kanpoaldera tronera agertzen zaio. Ideia ona da eta abantail bi ditu. Bata orman bertan eraikita egotean kamuflatu erara agertzen dela da. Eta beste abantaila, baserria bonbardatua izanez gero babestuago geldituko zela zaborren artean.

Gotorlekuak

[1. Gotorlekua] [2. Gotorlekua] [3. Gotorlekua]

Gotorlekua, indarturiko bi eraikin ezberdin edo gehiagoz osaturiko erresistentzi gune bat da. Gehienetan metrailadore habi batez eta babesleku aktibo pare batez osatua egoten ziren, euren goikaldea babesturik zeukatelarik. Izen honekin ez da inolako militar luburuetan agertzen halako eraikinik. Berez "fortin" izena agartzen da eskuliburuetan, bere ezangura hau delarik: Erresistentzi haundiko materialez eginiko eraikina. Horregaitik oso gaizki kontserbaturiko arraztoei "fortin" izena jartzen zaie orokorki izendatzeko. Gehienetan gotorleku bat, metrailadore habi batez osatzen da erdikoalden, eta alde bietan fusiletarako saieterez betetako babesleku aktiboz. Beste adibide batzuetan metrailadore habiak babesleku pasiboa eduki dezake zerbitzarien babesa bermatzeko. Era askotako gotorlekuak ikusi ditezke baina gehien bat habia erdikaldean daukatenak dira orokorrenak.

Gotorleku hauen bidez metrailadoreak tirokatu ezin ditzakeen angeluak, babesleku aktibo hauen bitartez tirokatu ahal izan daitezke. Hau inguru menditsuaren erruz gertatzen da eta honela habi askoz gutxiago eraikitzea lortzen da. Bestalde metrailadorea ezeztaturik gelditzen bada, fusilen suak kontrakentzen du metrailadorearen su eragina.

Saieterekin eraikitako hormigoizko ormak

[1. Saieterekin eraikitako hormigoizko orma] [2. Saieterekin eraikitako hormigoizko orma] [Foto muros hormigonados con aspilleras 3]

Eraiki ziren hiru orma hormigonatuetatik gure garaira bi bakarrik heldu zaizkigu egoera onean. Orma hauen ezaugarriak antzekoak dira, euren arteko ezberdintasunak oso txikiak direlarik. Kontserbatzen diren orma bietatik altuena Larrabetzun aurkitzen da. Hiru metrotako altuera dauka eta saieterak altuera bitan jarrita daude, honela gudagizonek tiro bikoitza egiteko. Beko aldean saietera borobil batzuk agertzen ditu orma honek. Hauetatik uste da metrailadore fusil batekin sua egiten zela.

Normalean bideak mozteko edo eta leku lauak defendatzeko eraikitzen ziren. Alboetan zulo batzuetan "Frisako zaldiak" jartzen ziren eta zulo hauetatik gora, atera edo sartu ahal zitezkeen. Orma hauen aurreko partean zulo bat jorratzen zen eta egurrez estaldu, beharrezkoa bazen bideak mozteko asmoz.



Asociación Sancho de Beurko Elkartea Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza Llodio/Laudio Gueñes Zierbena Arrankudiaga Zollo Galdames Legutio Zeberio
Ediciones Beta


Copyright 2023 Asociación Sancho de Beurko Elkartea