Testuinguruaren informazioa: Arrankudiagako herria hirugarren sektorearen barruan kokaturik zegoen. Hiru behesektorez osaturik zegoelarik: Zollo-koa, Miraballes-ekoa eta Upo-koa. Alde honetan ez zen euskal indarrik ezta borrokarik egon. 1936/37 urteen bitartean eraiki zen.
Identifikazio nagusia: Mugarrikolandako bigarren babesleku pasiboa.
Bestelako deiturak: Babestoki, gordetoki.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Arrankudiaga.
Jabetza: Udaljabetza.
Deskribapena: Kontrapenditzan , harrian eginiko minazuloa. Harrian egiteko, dinamita eta barrena neumatikoa erabili ziren. Gudari-milizianoei babesa emateko funtzioa zeukan. Pinu enborkiekin eta lur tepez eztalirik zegoen. Gipuzkoako Artxibo Orokorreko Ojanguren fondoko argazkietan ikusi daiteke garai hartan zeukan itxura. Argazki hauetan Zollo-ko behesektorean zeuden veste babesleku batzuk ikusi ahal ditzakegu.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Pinu enborki, tepeak eta izurtutiko txapak. Estalkia egiteko izurturiko txapak jartzen ziren, sendotasuna emateko pinu enborkiak eta kamuflatzeko lur tepeak.
Kontserbazio egoera: Egoera onean mantentzen da, harrian bertan eraikita dagoelako. Gaur egun, barrenen eta pikuen markak ikusi daitezke. Estakia berregiten bada, mendizaleentzat babesleku egokia litzateke.
Testuinguruaren informazioa: Arrankudiagako herria hirugarren sektorearen barruan kokaturik zegoen. Hiru behesektorez osaturik zegoelarik: Zollo-koa, Miraballes-ekoa eta Upo-koa. Alde honetan ez zen euskal indarrik ezta borrokarik egon. 1936/37 urteen bitartean eraiki zen.
Identifikazio nagusia: Goikogana-ko lehen metrailadore habia.
Otras denominaciones: Ametrailadore había, bunkerra, gotorlekua, kasamata, blokaua.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Arrankudiaga.
Jabetza: Udaljabetza.
Deskribapena: Lurrean bertan eraikitako "Barbeta" izenarekin ezagutzen diren eraikinen artean sartuko dugu hau. Ez du manposteria ez hormigoirik. Sendotasuna, pinu enborkiek,lur sakuek edo lur tepeak emango zioten garai hartan. Bere inguruan dauden ARRF04,ARRF05 eta ARRF06-en bezalakoa da.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Lurrean landutako eraikina. Bere garaian lur tepez edo pinu enborkiz sendotutakoa.
Kontserbazio egoera: Lurrean gelditu den arrastoa baino ez da gelditzen.material hilkorrez eraikia egon zelez, erosioaren ondorioz gaur egunera ez da inolako arrastorik heldu. Lurjausiek ere itxura galdu arazi diote eraikin honi.
Testuinguruaren informazioa: Laudioko herria hirugarren sektorearen barruan kokaturik zegoen. Sektore hau era berean, hiru behesektoreetan bananduta zegoen: Zollo-koa, Miraballes-ekoa eta Upo-koa. Alde honetan ez zen euskal indarrik ezta borrokarik egon. 1936/37 urteen bitartean eraikia.
Identifikazio nagusia: Gazteluzar-eko bigarren manposteiazko orma.
Bestelako deiturak: Manposteri parapetoa, orma indartua.
Lurralde Historikoa: Araba.
Herria: Laudio.
Jabetza: Udaljabetza.
Deskribapena: Gazteluzar-en kokaturiko manposteriazko orma da. Garai hartan hiru lerro defentsiboz osaturikoa, bi manposteriazko ormak, zolua harrizkoa bait da, eta oso gogorra lubakiak eraikitzeko. Gaur egun apurtuta daude, eta orma honen luzeera 46,35 metrokoa delarik.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Manposteria.
Kontserbazio egoera: Egoera ez da oso ona, harri asko jausi edo beste gauza batzuetarako erabili bait dira.1958-an airez eginiko argazkiei esker, orma hauek berregin daitezke.
Testuinguruaren informazioa: Laudio-ko herria hirugarren sektorearen barruan kokaturik zegoen. Sektore hau era berean, hiru behesektoreetan bananduta zegoen: Zollo-koa, Miraballes-ekoa eta Upo-koa. Hemen ez zen erasorik egon, ezta okupaziorik ere. Azterketa baten ondoren, Laudioko udaletxeak lubaki zati bat garbitu eta habi baten goikaldeko estalkia berregin zuen. Gaur egun bisitagarria delarik. 1936/37 urteen bitartean eraikia.
Identifikazio nagusia: Aretxiger-eko lehen metrailadore habia.
Bestelako deiturak: Ametrailadore había, bunkerra, gotorlekua, kasamata, fortina.
Lurralde Historikoa: Araba.
Herria: Laudio.
Jabetza: Udaljabetza.
Deskribapena: Erdi lurperatuta, laukizuzen itxurako oina daukan erikina da. Gerra ostean bere goikaldeko burdina ateratzeagaitik agertzen zaigu estalkirtik gabe. Troneraren oinak itxura erdizirkularra dauka eta honen azpian babesleku pasibo bat bere sarrerarekin. Atzekaldean orma sendo bat dauka munea jasatzeko. Azalera osoa 1937-an eraiki zenean 5,50 metro karratukoa zen. Deskribapen hau beste hiru habientzako berdina da, LLODF06, LLODF07 eta LLODF08-rentzako.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Hormigoia.
Kontserbazio egoera: Egoera oso onean mantentzen da. Goikaldeko estalkiaren faltan dago. 2011-an Laudio-ko udaletxeak, Burdin Hesiko berregite eta mantentze lanetan, zeukan lurra eta landaretza kendu eta garbi utzi zuen.
Testuinguruaren informazioa: Laudioko herria hirugarren sektorearen barruan kokaturik zegoen. Sektore hau era berean, hiru behesektoreetan bananduta zegoen: Zollo-koa, Miraballes-ekoa eta Upo-koa. Alde honetan ez zen euskal indarrik ezta borrokarik egon. 1936/37 urteen bitartean eraiki zen.
Identifikazio nagusia: Kamarakako 19. Babesleku aktiboa.
Bestelako deiturak: Babestoki, babesleku.
Lurralde Historikoa: Araba.
Herria:Laudio.
Jabetza: Udaljabetza.
Deskribapena: Oin Laukizuze itxurako oina daukan eta lubakian bertan eraikitako babeslekua. Etsaiaren sutik eta begiradatik babesteko egina, bertatik tirokatzeko aukera zegoen. Babesleku hauek manposteriazko ormekin eraikiak izaten ziren eta estaltzeko, enborkiz, lurrezko tepez eta metalezko txapa izurtuak erabiltzen ziren. Enborkiak lehioak egiteko ere erabiltzen ziren eta honela tiro egiteko zulo, etsaia behatzeko toki eta estalkiak eusteko baliatzen ziren. Guzti hau, Gipuzkoako Artxibo Orokorreko Ojanguren fondoari esker dakigu. Bertako argazkietan, Zollo-ko behesektorean dauden babesleku berberak agertzen bait dira. Behesektore honi dagokio Kamarakako lana. Babesleku hauen luzeera 4.33 metrotakoa da, zabalera 2,5 eta 3,35 metroren artekoa.Kamarakan dauden beste babeslekuen (LLODF09-tik LLODF09-ra) ezaugarri antzekoak ditu honek.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Manposteria, enborkiak, tepeak eta txapa izurtuak.Ormak manposterian eraikita daude. Txapa izurtua estalki bezala jartzen zen. Enborkiek sendotasuna eta tepeak kamuflajea ematen zioten babesleku aktiko hauei.
Kontserbazio egoera: Lurrez beterik eta landaretzaz estaldurik agertzen da.