Testuinguruaren informazioa: Galdames-eko herria lehen eta bigarren sektoreen barruan kokaturik zegoen. Lehen sektorea, Muskiz-en bukatzen den Barbadun hibaia eta Zierbena-ko Punta Luzero-tik hasi eta Galdames-etik Castaños-erako biderarte zihoana zen (Galdames). Era berean behesektore bitan banaduta zegoen, hegoaldekoa eta iparraldekoa. Euren artean Pico Ventana gelditzen zelarik. Bigarren sektorea, Galdames Castaños-erako bidetik hasi eta Ganekogorta-n (Okondo) dagoen Tillitu solorarteko tartea zen. Sodupe eta Gallarraga-Ganekogorta erresistentzi guneekin osaturik zegoen. 1936/37 urteen artean eraiki zen. Alde honetan Asturiaseko hirugarren brigada egon zen.
Identifikazio nagusia: Arboriko metrailadore habia.
Bestelako deiturak: Ametrailadore habia, bunkerra, gotorlekua, kasamata.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Galdames.
Jabetza: Partikularra.
Deskribapena: Erdi lurperatuta eta karratu itxura duen oina daukan eraikina da. Orma zabalak ditu, oin erdizirkularra daukan tronera oso zabala eta estalki zuzena goikaldean. Estalkiak borobil formako zulo bat dauka, bertatik ingurune guztia begiratzeko, periskopioren bat erabiltzeko balio zuena. Albo bietan sarrerak ditu, baita babesleku pasibo bat, mesetaren eskumako aldean eta honen azpitik eraikita. Honen funtzioa, metrailadore habiko zerbitzariak eta euren armak gordetzea zen.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Guztia hormigoiz eraikita dago.
Kontserbazio egoera: Eraikinaren egoera orokorra ona da, nahiz eta barrukaldea lurrez beteta egon. Troneraren goikaldean zegoen hegal txiki bat ere galdu du. Hegal honetan lurrezko tepeak jartzen ziren kamuflaje erara.
Testuinguruaren informazioa: Gueñes-eko herria bigarren sektorearen barruan kokaturik zegoen. Galdames Castaños-era doan bideko mendixkatik hasi eta, Tillitu solotik zehar Ganekogorta (Okondo) mendiraino zihoan tartea zen. Sodupe-ko eta Gallarraga-Ganekogorta –ko erresistentzi gune edo antolakuntzaz osaturik zegoen. Alde honetan Asturiaseko hirugarren brigada egon zen. 1936/37 urteen bitartean eraikia izan zen.
Identifikazio nagusia: Goldebanoko minazulo babeslekua.
Bestelako deiturak: Kobazulo, babesleku, minazulo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Gueñes.
Jabetza: Partikularra.
Deskribapena: Bizkaiko mina aldean erabiltzen zen konpresorez eragindako barrena neumatikoak erabiliz, harrian bertan eginiko babeslekua. Babesleku hauek eraikitzeko beste era bat, pikua eta pala ziren, eraikitzeko denbora askoz luzatuz. Hegazkinen bonbardaketa eta artileriaren sutik babesteko eraikita daude bereziki. Alboetako lubakietan dauden gudagizonak babesteko toki aproposa zen. Erabilera ezberdinak zituzten babesleku hauek, tipologi ezberdinek bazituzten ere. Bai munizioak gordetzeko edo baita ere atseden hartzeko toki bezala. Kasu honetan, lubakian bertan ditu sarrera eta irteera biak, U forma daukalarik.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Ez daude, lurrean bertan eginiko eraikina bait da.
Kontserbazio egoera: Barrukaldea egoera onean dagoela dirudi nahiz eta sarrera biak lurjausien ondorioz erdi estalduta egon.
Testuinguruaren informazioa: Gueñes-eko herria bigarren sektorearen barruan kokaturik zegoen.Galdames Castaños-era doan bideko mendixkatik hasi eta, Tillitu solotik zehar Ganekogorta (Okondo) mendiraino zihoan tartea zen. Sodupe-ko eta Gallarraga-Ganekogorta-ko erresistentzi gune edo antolakuntzaz osaturik zegoen. Alde honetan Asturiaseko hirugarren brigada egon zen. 1936/37 urteen bitartean eraiki zen.
Identifikazio nagusia: Taramonako bigarren metrailadore habia.
Bestelako deiturak: Ametrailadore había, bunkerra, gotorlekua, kasamata.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Gueñes.
Jabetza: Partikularra.
Deskribapena: Erdi lurperatutako eraikina. Oin karratua, orma sendoak, hegal zuzena eta tronera oso zabala daukan eraikina da. Estalkian karratu formako zulo bat dago, bertatik periskopio baten erabilera gauzatzeko. Ezkeraldean sarrera bat agertzena da, eskumako aldean babeskleku pasibo bat eta babesleku honeten bertan, ezkerraldean eta mesetaren azpian kokaturik beste toki txiki bat dago altuago, munizioak gorde eta busti ahal ez izateko.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Guztia hormigoiz eraikita dago.
Kontserbazio egoera: Bikain kontserbatzen da.Barrukalde guztiz garbi dago eta ezaugarri guztiak ikusi daitezke.babesleku pasiboan isurbide txiki bat dago ura sartzen bada handik irteteko.
Testuinguruaren informazioa: Gueñes-eko herria bigarren sektorearen barruan kokaturik zegoen. Galdames Castaños-era doan bideko mendixkatik hasi eta, Tillitu solotik zehar Ganekogorta (Okondo) mendiraino zihoan tartea zen. Sodupe-ko eta Gallarraga-Ganekogorta-ko erresistentzi gune edo antolakuntzaz osaturik zegoen. Alde honetan Asturiaseko hirugarren brigada egon zen. 1936/37 urteen bitartean eraiki zen.
Identifikazio nagusia: Ganzabaleko bigarren babesleku pasiboa.
Bestelako deiturak: Babesleku, babestoki.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Gueñes.
Jabetza: Partikularra.
Deskribapena: Laukizuzen oina eta estalkia daukan eraikina. Manposteriako 60 zm-ko zabalera, 1,8 mt-ko altuera eta 30 zm-ko zabalera daukan hormigoizko estalki batekin osatzen da. Atzekaldean daukan ate batetik sartzen da bertara. Gaur egun desagertuta dagoen lubakiaren aurrekaldean kokaturik zegoen. Badirudi alboan zeozer eraikita izatea arrastoak daudelako. Bestalde estalkiaren goikaldean enborkiak jarrita zeuden, hauek usteltzean marka utzi dutelako. Alboko eraikin hau babesleku aktibo bat zela uste dugu. Honen antzeko beste babesleku bat (GUEF07) dago, baina honek estalkia bukatu gabe dauka.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Manposteria eta hormigoia. Orma guztiak manposteriaz eraikita daude. Estalkia hormigoiz.
Kontserbazio egoera: Egoera onean mantentzen da. Barrura ezin da sartu sarrera lurrez betetu bait da denboraren eraginez.