Testuinguruaren informazioa: Berangoko herria 5. Sektorearen barruan kokatuta zegoen.Sektore hau hiru antolakuntza edo erresiztentzia gunetan banandurik zegoen,Artebakarra,Unbe eta Sopela zirelarik, eta aurrekaldeko errezel biz osaturik,Urrusti-koa eta Erandio-koa. Alde honetan ez zen euskal indarrik ezta borrokarik egon. Aurretik azterketa bat egin eta gero, Berangoko udaletxeak gaur egun bisitatu daitekeen lubaki zati bat garbitu eta berregin zuen. 1936/37 urteen bitartean eraiki zen.
Identifikazio nagusia: Mendibe-Areneburuko ametrailadore kokagunea..
Bestelako deiturak: Ametrailadore habia, bunkerra, gotorlekua, kasamata.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Berango.
Jabetza: Partikularra.
Deskribapena: L formako solairua daukan eta gokaldeko estalkia mantentzen duen erdi lurperaturiko eraikina da. Itxura nagusian kanoi-zulo edo tronera erdizirkular bat agertzen du eta estalkia arinki makurtutako hegalaz eraikita dago, guztia harresi zabalen gainean dagoelarik. Estalkian karratu formako zulo bat dauka. Bertatik periskopio bat atera zitekeen behaketa lanak egiteko. Babesleku pasibo bat dauka meseta deiturikoaren azpian. Bertan eskutatu edo armak gordetzeko lekua dagoelarik. Solairuaren azalera 3,749 m2-koa da eta azalera osoa 8,573 m2-koa da.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Manposteria eta hormigoia. Sarrerako harresietan manpostería erabili da. Goikaldeko estalkia eraikitzeko hormigoia erabili zen.
Kontserbazio egoera: Kanpokaldetik egoera orokorra oso ona da. Estalkiko hegala dauka soilik erabat hondaturik. Hau burdinaren bila eginiko pikaketaren eraginagaitik da. Hormigoiaren barruan dagoen burdinaren bila ibiltzearen ondorioa, ferraila eta harriak agerian gelditu, eta eragin atmosferikoen esku utzi dituela da. Honela gutxika gutxika hondatzen ari da. Barrutik egoera ona mantentzen du. Ur iragazpenak hormigoian dauden burdin osagaien oxidazioa eragin du, hauen zabaltzea eta ondorioz hormigoia apurtzearen arrazoia direlarik. Herritik hurbil egotearen ondorioa, noizbeinka zaborrez eta grafitis beteta egotea izaten da. Udaletxeak eragozpen hauek konpontzen ditu.
Testuinguruaren informazioa: Sopelako herria 5. Sektorearen barruan kokaturik zegoen. Sektore hau hiru antolakuntza edo erresiztentzia gunetan banandurik zegoen, Artebakarra, Unbe eta Sopela zirelarik, eta aurrekaldeko errezel biz osaturik, Urrusti-koa eta Erandio-koa. Sopela bere izena daraman erresistentzi gunearen barruan kokaturik zegoen. Alde honetan ez zen euskal indarrik ezta borrokarik egon. 1936/37 urteeen bitartean eraiki zen.
Identifikazio nagusia: Areneburuko tiratzaile putzua.
Bestelako deiturak: Begirale kokalekua, behatze gunea..
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Sopela.
Jabetza: Partikularra.
Deskribapena: Alde bietatik lubakia heltzen zaion, lurrean eraikitako estalki gabeko parapeto bat da eta bere oina semioktogonala dela aipatu behar dugu. Atzekaldean manposteriazko orma bat dauka munea ez jauzteko. Atzekalde honek parapetuak baino 0.25 metro gehiago dauka altueran, beraz esan dezakegu estalkiarekin eraiki zela ziurrenik. Estalki honen arrastorik ez da gelditzen gaur egun. Daukan oinplanua oktogonala izanik tiratzaileak edozein angelutara su egin zezakeen. Daukan tamaina kontutan hartuta metrailadorefusil batentzat aproposa da aurrekaldeko mesetatxoan ezarriz. Taktikoki su tresna hauek erabiltzeko beste persona baten premia dago munizioz hornitzeko tiratzailea eta daukan metro bateko zabaleran hori ezinezkoa da. Bertatik gertu bestalde babesleku pasibo bat dago, (SOPF02), eta babesleku hau erabili liteke lan hauek egiteko.Begiratze punto bezala ere deskribatu daiteke. Rivas-Vaciamadrid-eko eskuadra postuarekin adibidez paralelismo haundia dauka .
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Orma guztien eriketa egiteko manposteria erabili da.
Kontserbazio egoera: Aurrekaldeko ormak egoera oso onean daude. Atzekaldeko orma ordea, denboraren eraginez hondatzen hasia da.
Testuinguruaren informazioa: Sopelako herria 5. Sektorearen barruan kokaturik zegoen. Sektore hau hiru antolakuntza edo erresiztentzia gunetan banandurik zegoen, Artebakarra, Unbe eta Sopela zirelarik, eta aurrekaldeko errezel biz osaturik, Urrusti-koa eta Erandio-koa. Sopela bere izena daraman erresistentzi gunearen barruan kokaturik zegoen. Alde honetan ez zen euskal indarrik ezta borrokarik egon. 1936/37 urteen bitartean eraiki zen.
Identifikazio nagusia: Lehenengo Areneburuko babesleku pasiboa.
Bestelako deiturak: Gordeleku,babestoki.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Sopela.
Jabetza: Partikularra.
Deskribapena: Laukizuzen oineko eraikin erreza, orma sendoekin eta hormigoizko estalkiarekin lubakian bertan kokaturik.Kokapena lubakian bertan dago gudagizonak, hegazkinen bonbardaketak hasterakoan bertan babestu ahal izateko lubakitik irten gabe. Estalkian karratu itxurako zulo bat dauka bertatik periskopio bat ateratzako modua zegoelarik etsaia begiratzeko inolako arriskurik gabe. Bere sarrera biak laberinto erakoak dira, metraila bertara ez sartzeko asmoz. Azalera 12 metro karratukoa da. babesleku hauek lubaki lerro guztitk eraikita ikusi ahal zitezkeen eta erabilera ezberdina eduki zezaketen.: munizioak gordetzeko, atseden hartzeko, alboko SOPF01 tiratzaile putsuko gizonari hornitzeko….Rivas-Vaciamadrid-eko eskuadra postuarekin adibidez paralelismo haundia dauka.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Manposteria eta hormigoia. Ormak manposteriaz eginikoak dira. Goikaldeko estalkia hormigoiz eraikita dago.
Kontserbazio egoera: Egoera oso onean mantentzen da.
Testuinguruaren informazioa: Sopelako herria 5. Sektorearen barruan kokaturik zegoen. Sektore hau hiru antolakuntza edo erresiztentzia gunetan banandurik zegoen, Artebakarra, Unbe eta Sopela zirelarik, eta aurrekaldeko errezel biz osaturik, Urrusti-koa eta Erandio-koa. Sopela bere izena daraman erresistentzi gunearen barruan kokaturik zegoen. Alde honetan ez zen euskal indarrik ezta borrokarik egon. 1936/37 urteen bitartean eraiki z
Identifikazio nagusia: Areneburuko bigarren gotorleku indartua.
Bestelako deiturak: Erresistentzi gune, blokaoa, metrailadore habia, bunkerra, fortina, kasamata.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Sopela.
Jabetza: Partikularra.
Deskribapena: Erdi lurperaturik dagoen laukizuzeneko oina daukan eraikin indartu bat da. Egia esan babesleku aktibo bi dira eta beraien artean, erdikaldean, kanporantz aterata, tronera haundi bat kokaturik dagoen tokia metrailadore habi dat da. Eraikin biak dauzkate ezaugarri berdinak, nahiz eta eskuma aldekoak 9 saietera izan eta esker aldekoak 10. Laberinto erako sarrera bi ditu alboetan, babeslekuak saieterak dituelarik bertatik su egiteko. Ziuraski estalkia egurrez eta tepez eginikoa izango zen eta ez da heldu gaur egunera. Azalera osoa 46,63 metro karratukoa da. Metrailadore había babesleku pasibo baten gainean eraikia dago. Babesleku hau zerbitzariak edo armas babesteko balio zuen. Estalkia apurtuta dauka. Alboan SOPF22 eta SOPF24 daude honen ezaugarri berdinekin. Ezberdintasun bakarra euren egoera delarik.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Manposteria eta hormigoia. Orma guztiak manposteriaz eginik daude eta hormigoia metrailadore habiaren mesetarako bakarrik erabili dute.
Kontserbazio egoera: Hainbeste urte estalki gabe egon badira ere, egoera nahiko onean aurkitzen dira orma guztiak. Metrailadore habiak behekaldean daukan babeslekua oso ondo kontserbatzen da eta estalkia ez dakigu inoiz izan zuen.