Testuinguruaren informazioa: Zierbena-ko herria lehen sektorean kokaturik zegoen. Era berean bi behesektoretan banadurik zegoelarik. Iparraldeko behesektorea, Punta Lucero-ko antolaketa edo erresistentzi gunea, eta hegoaldeko behesektorea, tontorretan osaturiko zaindariekin. Bien artean Pico Ventana aurkitzen zen. Punta Lucero-n, Punta Galearekin batera Abrako itsasadarra zaintzeko, 1937an zaharkiturik zegoen kostaldeko bateria zaharrarekin bat zetorren. Berrogeiko hamarkadan, honen gainean bateria berri bat eraiki zen eta Zierbena-ko ondare osagai garrantzitsu bat da; oraindik 150 mm-ko lau kainoi Krupp eta bere gotorlekuak mantentzen dituelarik.
Identifikazio nagusia: Atalaya-ko artileri kokagunea.
Bestelako deiturak: Kasamata, fortina, bunkerra, gotorlekua.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Zierbena.
Jabetza: Partikularra.
Deskribapena: Mendian jorraturiko ezpazio bi dira, euren alboen artean daukaten, sarrera batez komunikaturik daudelarik. Kanpokaldeko indusketa, kanionaren kokagunea da eta Barrukaldekoa munizioak gordetzeko erabiltzen zen. Azken hau babestuago dagoelarik. Liburutegi Nazionalean, Avila-ko Artxibo Orokor Militarrean eta "Fotos" aldizkarian agertzen diren argazkiei esker dakigu guzti hau. Plasencia mod. 1885/91 brontzezko obus bat agertzen da, Lerdo-Milan kanioi-gurdi baten gainean jarrita. Zihur aski nonbaitera garraiatzeko jarrita, baina matxinatuen esku jausi zen. Argazkietan matxinatuen bi soldadu agertzen dira obus hau ikusten. Punta Lucero-ko bateria zaharreko 24 zm-ko sei obusak gustiz baliogabeko zeuden. Argazki hauetan obusaren kokalekua ageri da eta, atzakaldean, bigarren espazioa, hau da, munizioen gunea.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Lurrean bertan eginiko eraiketa delez, ez dago materialik.
Kontserbazio egoera: Barrukalde guztia lurrez beterik dauka, lurjauzien ondorioz eta alboan eraikitako goi tentsioko torre baten eraiketako zaborrak bertara bota direlako.
-
Argazkia Biblioteca Nacional.
21 cm-ko brontzezko obus
-
Argazkia Real Colegio de
Artillería
Testuinguruaren informazioa: Zierbena-ko herria lehen sektorean kokaturik zegoen. Era berean bi behesektoretan banadurik zegoelarik. Iparraldeko behesektorea, Punta Lucero-ko antolaketa edo erresistentzi gunea, eta hegoaldeko behesektorea, tontorretan osaturiko zaindariekin. Bien artean Pico Ventana aurkitzen zen. Punta Lucero-n, Punta Galearekin batera Abrako itsasadarra zaintzeko, 1937an zaharkiturik zegoen kostaldeko bateria zaharrarekin bat zetorren. Berrogeiko hamarkadan, honen gainean bateria berri bat eraiki zen eta Zierbena-ko ondare osagai garrantzitsu bat da; oraindik 150 mm-ko lau kainoi Krupp eta bere gotorlekuak mantentzen dituelarik.
Identifikazio nagusia: El Vivero-ko babesleku aktiboa.
Bestelako deiturak: Aterpe, babestoki.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Zierbena.
Jabetza: Partikularra.
Deskribapena: Laukizuzen oineko eraikina. Gaur egun, izan zuen, alde bitarako estalkirik gabe dago. Manposteriaz eraikia dago osorik. Hegoaldeko orman, hiru saietera ditu, etsaiari su egiteko. Sarrera hegoekialdetik dauka, nahiz eta alde hori erdi jausita dagoen gaur egun. Eraikin hau Burdin Hesia egin baino arinagokoa da, hala eta guzti ere defentsarako erabilia izan zen.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Manposteria. Orma guztiak manposteriarekin eraikiak izan dira.
Kontserbazio egoera: Barrukaldea landarez beterik agertzen da, orma batzuk jausita ditu eta izan zuen estalkiaren arrastorik ez dago.
Testuinguruaren informazioa: Zierbena-ko herria lehen sektorean kokaturik zegoen. Era berean bi behesektoretan banadurik zegoelarik. Iparraldeko behesektorea, Punta Lucero-ko antolaketa edo erresistentzi gunea, eta hegoaldeko behesektorea, tontorretan osaturiko zaindariekin. Bien artean Pico Ventana aurkitzen zen. Punta Lucero-n, Punta Galearekin batera Abrako itsasadarra zaintzeko, 1937an zaharkiturik zegoen kostaldeko bateria zaharrarekin bat zetorren. Berrogeiko hamarkadan, honen gainean bateria berri bat eraiki zen eta Zierbena-ko ondare osagai garrantzitsu bat da; oraindik 150 mm-ko lau kainoi Krupp eta bere gotorlekuak mantentzen dituelarik.
Identifikazio nagusia: El Vivero-ko lehen minazulo babeslekua.o.
Bestelako deiturak: Mehatzulo, gordeleku, aterpe.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Zierbena.
Jabetza: Partikularra.
Deskribapena: Harrian bertan zulotutako eraikina da. Garai hartan Bizkaiko mehatzetan erabiltzen zen konpresorez eragindako barrena neumatikoak erabiliz zulatutakoa. Barrenen erabilera ezin bazen erabili, piku eta palaz egiten ziren zulo hauek denbora gehiagotan luzatuz eraikinaren denbora. Hegazkinen bonbardakertetatik eta artileri sutik babesteko eraikiak izan ziren. Babesleku hauek lubakietatik zehar eraikita zeuden, gudari-milizianoak bertan babesteko. Munizio edo eta atseden hartzeko ere erabili ziren minazuloak. Kasu honetan barrenaz eginikoa da, astarnak ikusi daitezkeelako ormetan. 4,96 metrotako luzeera dauka , 1,96 metrotako altuera eta 1,57 metrotako zabalera. Sarrera lubakitik bertatik dauka. Alboan dagoen ZIEF04 –rekin komunikaturik dago. Lubaki honetan beste minazulo bi aurkitu ditzakegu ezaugarri berdinekin, ZIEF05 eta ZIEF06.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Lurrean bertan eraikitakoa da. Ez du materialik.
Kontserbazio egoera: Egoera bikainean mantentzen da.
Testuinguruaren informazioa: Zierbena-ko herria lehen sektorean kokaturik zegoen. Era berean bi behesektoretan banadurik zegoelarik. Iparraldeko behesektorea, Punta Lucero-ko antolaketa edo erresistentzi gunea, eta hegoaldeko behesektorea, tontorretan osaturiko zaindariekin. Bien artean Pico Ventana aurkitzen zen. Punta Lucero-n, Punta Galearekin batera Abrako itsasadarra zaintzeko, 1937an zaharkiturik zegoen kostaldeko bateria zaharrarekin bat zetorren. Berrogeiko hamarkadan, honen gainean bateria berri bat eraiki zen eta Zierbena-ko ondare osagai garrantzitsu bat da; oraindik 150 mm-ko lau kainoi Krupp eta bere gotorlekuak mantentzen dituelarik.
Identifikazio nagusia: El Vivero-ko metrailadore habia.
Bestelako deiturak: Ametrailadore había, bunkerra, gotorlekua, kasamata, fortina.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Herria: Zierbena.
Jabetza: Partikularra.
Deskribapena: Erdi lurperaturik, Z itxurako oina daukan eraikina. Ormak eta troneraren oin zabala oraindik mantentzen ditu, baina goikaldeko etsalkia gerra ostean bertako burdina ateratzeko apurtu zen. Sarrera eskaileratxo batzuetatik egiten da. Ez dauka babesleku pasiborik, hala ere, alboan dagoen ZIEF03 minazuloak egiten du babeslan hori. Bien artean komunikazio lubaki bat dagoelarik.
Estalki, aurrekalde eta harresien materialak: Hormigoiz eraikita dago.
Kontserbazio egoera: Egoera irregularra agertzen du. Barrukaldea lurrez beterik, alde batzuk desagertuta eta estalkiaren faltan dago.