Burdin Hesiko haustura ekainak 12

Ekainaren 11-ko borrokaldien ondoren, Gamir generalak Burdin Hesiko defentsa aldatu behar izan zuen.Gaztelumendi-Urrusti-Berreaga mendilerroa, gudatalde berriz sendotu behar izan zuen, VI Euskadiko Brigadaz eta Asturiaseko II Brigadaz.Artileriko 20 piezaz eta hegazkin gabeziz, etsaiaren 160 kanioi inguru, eta 100 ehiztahegazkin eta bonbarderu ingururi aurre egin behar izan zioten. Hauek, aukeraturiko hesiko zati hau, goizerik hasi bait ziren erasotzen. Minutuko 80 jaurtigai inguru jausi ziren.Erresistentzia ezinezkoa zen eta 14:30-an Nafarroako Lehen,Bostgarren eta Seigarren Brigadek osaturiko 12000 gudagizon inguruko infanteri multzoak, Hesia apurtzea lortu zuen eta zuloak zituen 3 kilometroak, alboetarantz zabaltzen hasi ziren abaniko eran.

Euzko Gudarostearen benetako mapa, Archivo General Militar de Ávila

Urkulu mendia eta bere ezkerraldean Gaztelumendi-Urrusti mendilerroa 1937-an.(Gipuzkoako artxibo Orokorra. Ojanguren fondoa). Frankisten 155 mmko Schneider obusak, Burdin Hesia erasotzeko prest. (Liburutegi Nazionala). Saseta Gudaloruko komandantea, Roque Amunarriz. Burdin Hesiaren hausturaren egunean  hil zen Kantoibason.(IRARGI: Sancho de Beurko fondoa). Savoia-Marchetti S.M.81 Pipistrello bonbardaketa hegazkina, Italiar Hegazkintza Legionariari zegokiona.(Franco Borgato). Luce Institutoa-ren Bideoa (YouTube).