Maiatzaren 11n matxinatuek Bizkargi mendia lortzearen ondorioa, Burdin Hesiko zatirik ahulenetariko baten aurrean pozizizo altuagoa edukitzeak zeukan abantaila izan zen: Urrusti eta Gaztelumendi arteko tartea hain zuzen ere. Burdin Hesia erasotu baino arinago, Urkulu mendixka lortzea ezinbestekoa zen eta Ekainaren 11n artileria eta hegazkinen bonbardaketen arteko su eraso baten ondoren, Nafarroako Lehen Brigadak, Carlos Marx eta Prieto gudataldeak Urkullutik alde egitera behartu zituzten. Gau hortan kontraeraso indartsu baten ondoren, bakarrik Avellaneda-k lortu zituen bere helburuak, baina goizaldean 150 zauritu edo hildako egin zizkiotelez, erretiratu beharra izan zuen.
Euzko Gudarostearen benetako mapa, Archivo General Militar de Ávila